*ARRIKRUTZ*
Arrikrutz Oņatiko Kobak
Oņati-Arrikrutz karstaren natur eta kultur
ondarearen balioa handitzea helburu duen
proiektu turistikoa
PREZIOAK
Helduak 8 euro
Jubilatu eta haurrak (5-10 urte bitartekoak)
6 euro ( 0-4 urte bitartekoak doan)
*ARANTZAZU*
ARANTZAZUKO MONASTEGIA
euskaldunon artean bisitatu eta maitatuenetakoa da,
kondairarengatik, elizarengatik eta baita inguratzen duen
paraje basati izugarriarengatik.Bertako fraide baten esanetan
"lehen eliza modernoa" kontsidera genezakeen artelan erraldoi
hau, bere garaian oso iskanbilatsua izan arren, gaur egun
euskal arte modernoaren lanik garrantzitsuentzat
jotzen da.
*OŅATIKO UNIBERTSITATEA*
Oņatiko "Sancti Spiritus" Unibertsitatea
gaur egun ikaslerik ez
duen eraikin errenazentista da. XVI. eta XX. mendea arte
martxan egon dan unibertsitate bakarra izan da historikoki
Euskal Herri osoan.
1542an sortu zuten Oņatin, Rodrigo Mercado de Zuazola
Avilako apezpikuaren ekimenari esker tartean. Rodrigo Gil
izan zen arkitektoa eta estilo platereskoan egin zuen eraikina.
1901 arte martxan egon zen.
*OŅATIKO NATURA*
Oņati nortasun historiko handiko lurra da eta monumentu
gogoangarriak daude bertan, baina baliorik handienetakoa
naturan du.
Hareharria eta kareharria ditu nagusi eta harri horiek mota
askotako paisaiak eskaintzen dizkigute: kobak, leizeak,
torkak, lapiazeak...
Saroiek, belardiek, pagadiek, kareharrizko hormek,
haitzebakiek eta gailurrek edertasun paregabeko sinfonia
osatzen dute; sai arreek zaintzen dute dena zeru goian
biraka dabiltzala eta hamaika aldiz igaro dira inguru
horietatik ardiak eta zaldiak